ISABEL URRUTIA

23-03-2018 Musika belarrietarako kolorea da. Eta kolorea behar du bizitzak

EITB

 

Orkestra handiek munduko areto ezagunenetan interpretatu dituzte Isabel Urrutiaren konposizio garaikideak. Beste arte disziplinekiko aldea nabarmendu digu: 'Partitura batek ez du ezer balio.

audio:
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5482247/isabel-urrutia-getxoko-musika-konposatzailea-musikaz-eta-kulturaz/

"Askotan leporatzen digute gure musika oso hotza dela. Baina nik musika idazten dudanean emozio eta sentimentu guztia jartzen dut". Isabel Urrutia konpositore getxoztarra "ohituta" dago "arraroetan arraroena sentitzen" baina zoriontsu egiten duelako jarraitzen du, bere konsposizioetan arima guztia jartzen, 'Faktoria'n esan digunez. Musika garaikidearen esparruan nazioarteko errekonozimendua du Urrutiak. Orkestra handiek interpretatu dituzte bere lanak, Euskadiko Orkestrak, RTVEkoak edota Parisko orkestrak, besteak beste. Eta entzun dira bere konposizioak, Madrileko Realen, Weimarreko Franz Liszten, edota Buenos Airesko Colon antzokian, bakarren batzuk aipatzearren. Zirkulu txikiko errekonozimendua da, ordea, eta beste arte disziplina batzuen aldean, oso gutxi baloratua. "Partitura batek ez du ezer balio", esan digu.

Gizakiarentzat kulturak duen inportantzia azpimarratu du, eta kulturaren barruan, musikak duen indarra. "Musika belarrietarako kolorea da. Eta kolorea behar du bizitzak. Bestela, txuri-beltzekoa litzateke". Kultura musikala Euskal Herrian asko handitu den arren, oraindik antzinako ereduetan ari garela nabarmendu du. Musika klasikoari dagokionez, XX. mendeko musika ez dela ezagutzen iritzi dio eta "XX. mendekoa ezagutzen ez bada, nola ulertu bada XXI. mendekoa?". Alde horretatik, "gure belarriak hezten jarraitzeko" beharra dagoela uste du. Bizitza kromatikoagoa izan dadin hala.

Subcategorías

Sitio Web de la compositora Isabel Urrutia

Copyright 2016. All Rights Reserved.