ISABEL URRUTIA

Biografia

Algortan, Bizkaian, jaio zen 1967an.

Isabel UrrutiaBilboko Goi Mailako Kontserbatorioan piano, pedagogia eta konposizio ikasketak egin zituen. Madrideko Goi Mailako Kontserbatorioan goi mailako konposizio ikasketak burutu zituen. Horrez gero, Francisco Escudero eta José Luis Campana irakasleekin jarraitu zuen ikasten.

Bilboko “Juan Antxieta” musika ikastetxean harmonia, analisia, kontrapunto eta konposizio irakaslea izan zen. Bilboko musika kontserbatorioan harmonia eta analisia irakasi zituen. Gaur egun, harmonia, kontrapuntu eta konposizio teknikak irakasten ditu “Musikene”-n, Euskal Autonomia Erkidego Goi Mailako Ikastetxean.

Europa eta Amerikako hainbat unibertsitate eta kontserbatoriotan bere lanei buruzko mintzaldiak eta master-klaseak egin ditu. Haien artean aipatu ahal ditugu Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaia), Deustuko Unibertsitatea (Bizkaia), Magisteritza Eskola (Bizkaia), Gazteizko “Jesús Guridi” Kontserbatorioa (Araba), “Musikene” Goi Mailako Ikastetxea (Euskadi ), Weimarreko “Franz Liszt”  Horschüle fur Music (Alemania), Bordeauxeko CNR, (Frantzia), St. Etienneko CNR (Frantzia), Baionako CNR (Frantzia), Alessandriako Vivaldi Kontserbatorioa (Italia), Argentinako Unibertsitate Katolikoa (Buenos Aires), Chileko Unibertsitate Katolikoa (Santiago de Chile), Mexikoko Unibertsitate Nazionala (Mexiko D.F.), Mexikoko Unibertsitate Katolikoa (Monterrey, Mexiko)…

Europa, Amerika eta Asiako hainbat areto eta musika jaialditan jo dira bere lanak: “Música del s.XX” Musika Jaialdian, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Bilboko Rekalde Aretoan, Bilboko Elcano Aretoan, Bilboko Bilbaoarte Aretoan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bilboko  Guggenheim Museoan, AlhondigaBilbao Auditorioan, Donostiako “Musika Hamabostaldi”-an, Donostiako Victoria Eugenia Antxokian, Errenteriako “Musikaste” Jaialdian (Gipuzkoan), Gazteizko Principal Antxokian, Iruñako Baluarte Auditorioan, Madrideko “Primera Semana de Música de Mujeres” Jaialdian, Madrideko Musika Auditorio Nazionalean, Madrideko Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalean, Madrideko Real Antxokian, Valenciako ENSEMS Jaialdian, Murciako Auditorioan, Oviedoko Príncipe Felipe Auditorioan, La Coruñako Opera Jauregian, Kanaria Handiako Alfredo Kraus Auditorioan, Tenerifeko Auditorioan, Kordobako Antxoki Nagusian, Galiziako Auditorioan, Santiago de Compostelan (Galizian),Sevillako Maestranza Antxokian, Weimarreko “Franz Liszt” Horschüle fur Musik-en (Alemanian), Aulnay-sous-Bois-eko ”Ile de découvertes” Jaialdian (Frantzian), Aulnay-sous-Bois-eko ENMD-en (Frantzian), Gyf-sur-Yvetteko Salle de la Terrasse-n (Frantzian), Pariseko Goethe Institutuan, Pariseko Salle Cortot-en, Saint Denis/Paris VIII Unibertsitatean, Pariseko XX. Distritoko CNR-en, Pariseko Radio France-ko Olivier Messiaen Auditorioan, Bordeauxeko CNR-en (Frantzian), Bordeauxeko “Halle des Chartrons” Auditorioan (Frantzian), Bordeauxeko Michel de Montaigne Unibertsitatean (Frantzian), St.Ettienneko CNR-en (Frantzian), Torinoko “Musiche in nostra” Jaialdian,( Italian), Buenos Aireseko Colón Antxokian, Buenos Aireseko “Recoleta” Kultur Zentroan, Buenos Aireseko “Encuentros Internacionales de Música Contemporánea”- ISCM-direlakoetan, Santiago de Chileko Unibertsitate Katolikoaren “Aspectos de las músicas actuales” Jaialdian, Santiago de Chileko Udal Antxokian, Mexiko D.F.-ko Unibertsitate Nazionalean, Monterreyko Unibertsitate Katolikoan, (Mexikon), Illinoiseko Unibertsitatean (Estatu Batuetan), Oberlineko Unibertsitatean (Estatu Batuetan), Moskuko Tchaikovsky Kontserbatorioan…

2007garren urtean Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak, (A.E.O.S-ek), antolatutako konposizio lehiaketa irabazi zuen, “Gerok” deituriko lanarekin. Bere musikalan hori hainbat orquestrak jo dute: Galiziako Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoak, Madrideko Orkestra Sinfonikoak, Kordobako Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Espainiako Irratitelebistaren Orkestrak…

2010. urtean bere “Sei” lana aukeratua izan zen Unesco-ko Konpositoreen Nazioarteko Tribunan Espainia ordezkatzeko.

2012. urtean Isabelek Poloniako “Grazyna Bacewicz” Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren Lehenengo Saria irabazi zuen sib-en klarinete eta harizko orkestrarako “Haizearen nahiak” deituriko lanarekin.

Hainbat erakunde eta musika taldeek enkarguak egin dizkiote: BBVA Fundazioak, CDMC-k (Centro de Difusión de la Música Contemporánea delakoak), ARCEMA Ensembleak, Neopercusión…

Bere lan batzuk bakarlari eta ganbara musika talde internazionalek estreinatu egin dituzte. Haien artean aipatu ahal ditugu: Pierre-Yves Artaud (flauta), André Cazalet (tronpa), Jean Geoffroy eta Juanjo Guillén (perkusioia), Pierre Strauch eta Eric Marie Couturier (biolontxelo), Julien Guénebaut eta Dimitri Vassilakis (piano), Iñaki Alberdi (akordeoia), José Luis Estellés (klarinete), Arditti Laukotea, Neopercusión, Arbós Hirukotea, Arriaga Laukotea, Residencias Ensemblea, ARCEMA/París Ensemblea…

Sitio Web de la compositora Isabel Urrutia

Copyright 2016. All Rights Reserved.